NOR DA...
MARÍA ROA ZUBIA
Donostian jaio zen, Gipuzkoako probintzian, baina gaur egun Zestoan (Gipuzkoa) bizi da. Argazkigintza beti egon da presente bere bizitzan, etxetik. Gurasoak Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko bazkideak ziren, eta haiek jarri zioten lehen kamera eskuetan.
24 urtez Gipuzkoako enpresa bateko informatika departamentuan lan egin zuen aplikazio eta proiektuen programatzaile eta analista gisa, eta enpresa horretako giza balaibideen eta nominen sailetarako aplikazioen inplementazioa eta garapena zuzendu zituen.
Duela 6 urte, bere bizitza aldatu egin zen bere lehen reflex kamera oparitzen diotenean, eta argazkigintzarekoko zuen grina berreurkitu zuen. Horretan sakontzera deliberatuta, David Rieri argazkilariak sortu eta zuzendutako "DR Escuela" online eskola batean kokatzen da, eta argazkilari gisa formatzen hasi zen modu serioan, argiari eta konposizioari buruzko kontzeptu oinarrizkoenetatik hasi eta alderdi teknikoagoetaraino, hala nola kameraren erabilera, flash edo argiztapena.
BODEGOIAREN ETA GASTRONOMIAREN ARGAZKILARITZA
2020ko udaberrian, Gastronomiako Argazkigintza ikastaroa egin zuen Andreina Contreras argazkilariak zuzenduta, eta berehala erakarri zuen argazkigintzaren arlo horretara. Beraz, argazkilari berak zuzendutako master batekin osatu zuen bere prestakuntza, eta gaiari buruzko hainbat ikastaro osagarri ere egin zituen. Une horretatik aurrera, gastronomiako argazkigintzan buru-belarri aritzeko erabakia hartu zuen.
Gastronomiako argazkigintzatik gehien erakartzen duen gausetako bat aldakortasuna da, alderdi teknikoena konbinatzen duen argazki mota bat delako, argazkigintzan erabili beharreko osagaiak prestatzetik hasi eta argiztatzeraino, sormenerako aukera ugarirekin, no irudimenari eta sormenari hegan egiten utz dakiekeen.
Argazkilari honen ustez, gastronomiak gizakiak lurrarekin duen lotura irudikatzen du osagaien eta prestaketaren bidez, eta, askotan, zeremonia bat bezala da, non osagai xumeenak ere ohoratuak eta landuak diren, haien esentzia aurkitu eta indartzeko. Unearen ospakizuna eta bizitzearen eta sentitzearen poza sinbolizatzen ditu. Herri eta herrialdeen kururaren erakusgarri da. Gastronomia oso lotuta dago bizitzarekin eta gizakiarekin.
Webgune honetako Galería atalean, hautatutako irudiak aurki ditzakezu, bere argazkiaren adibide laburrak, produktuekiko, platerekiko eta gastronomia inguratzen duen guztiarekiko errespetu sakona transmititu nahian.
Gaur egun, argazkilari gisa ikasten jarraitzen du, gastronomiako argazkilariza sakonago aztertuz, dagoeneko ezagunak diren argazkilariengan inspirazioa bilatuz eta teknika zabaltzeko eta ikuspegi berriak aztertzeko ikastaroak eginez.
Zumaiako Distira argazki elkarteko eta EHATE Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazioko kidea da.
ARGAZKIGINTZAKO PRESTAKUNTZA
Treintaycinco mm (35mm.es): Argazkigintza Digitalari buruzko Ikastaroa (400 ordu) 2220-2022
La Máquina (lamaquina.es): Bodegoiaren eta Produktuaren Argazkigintzan Aditua Online Ikastaroa (26 ordu) Urtarrila-Apirila 2023
"DR Escuela" (drescuela.com) 2016-EGUNERTASUNA
- Argazkigintzako oinarrizko ikastaroa.
- Ikasi zure kamera menderatzen.
- Ikasi flash-a menderatzen.
- Argazkigintzako helburuak eta osagarriak.
- Argazki-konposizioaren sekretuak.
- Argazkiaren sekretuak ilunabarrean.
- Ikasi argia menderatzen.
- Argazkigintza eta sormena.
- Lightroom eta Photoshop argazkilarientzat.
- Stock argazkia.
- Argazkilaritza gastronomikoari buruzko ikastaroa.